Extremadura gogoan, Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 10a, 02:00

Aurreko larunbatean hasiera eman zioten ekitaldi instituzionalarekin, zeinera herriko gizarte eta politika mailako eragileak gonbidatu zituzten. Ekitaldi ezberdinak egin eta gero, astebururako hitzordu gehiago prest dituzte:

“Nuestras voces se alzan, nuestros cielos se llenan de banderas, de banderas verde, blanca y negra”. Extremadurako ereserkiaren hasierako bertsoa da, aurreko larunbatean·El Miajon de Castuos elkartean entzun ahal izan zena. Bospasei hamarkada atzera, sorterria utzi eta bizimodu berri baten bila abiatu ziren Caceres eta Badajoz aldeko pertsona ugari. Buruntzaldera iritsi ziren haietako asko, eta bertan errotu eta familia berriak osatu zituzten. Andoainera iritsitako haiek eta bertan sortutako ondorengo belaunaldiek, urtero, udaren atarian kultur astea antolatzen dute. 
 

  • Ekainak 9, osteguna: Patata tortila lehiaketa, eta Etxremadurako bideoak:
  • Ekainak 10, ostirala: Mahai jokoen finala:
  • Ekainak 11, larunbata: 10:00 Miga txapelketa, toca bote txapelketa. 16:00 Koro, dantza eta bertso jaialdia Basteron.
  • Ekainak 12, igandea: 18:00 Kultur Astearen sari banaketa ekitaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!