Igeriketan murgiltzeko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 9a, 02:00

Buruntzaldea IKT taldeak 2016-2017 denboraldirako izen ematea zabaldu du, “zure haurrak igeriketa taldeko partaide izan nahi badu, oraintxe du aukera”. 
Izena ematea buruntzaldeaikt.eus webgunean egin daiteke. Ikasturtea irailaren 12an hasiko da, eta hauxe izango da antolamendua eta ordutegia:

• 2008-2007an jaioak:
Asteartea eta osteguna. 17:00-18:00.

• 2006an jaioak:
Astelehena, asteazkena eta ostirala. 17:00-18:00.

• 2005ean jaioak, 2004ko mutilak: 
Astelehena, asteazkena eta ostirala. 18:00-19:15.

​• 2003 eta lehenagoko neskak eta 2002 eta lehenagoko mutilak. Eskatu informazioa: 696 506 632 telefonoan (Borja).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!