Andoain Gipuzkoako txapelduna palan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 6a, 02:00

Herriartekoan Andoaingo taldea indartsua da, oso. Gaur Debaren aurkako erakustaldi berrian Gipuzkoako txapelketa lortu du. Lete, Rekalde, Altuna eta Iradiri zorionak!

[Argazkiak]

paletan, Iradi-Lete bikoteak 35-16 irabazi zuen Etxeberria-Beitiaren aurka. Pala motzean, berriz, Altuna eta Rekalde andoandarrek 40-28ko emaitzaz garaitu zituzten Lopez eta Sanchez.
Era horretan, Gipuzkoako bosgarren txapelketa da pilotari andoaindarrek eskuratzen dutena azken urtetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!