Haurren euskal jaialdia, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 4a, 02:00

Euskal folkloreari toki berezia egiten diote urtero Andoainen, Haurren euskal jaialdiaren bitartez. Urkiren eskutik antolatzen dena dagoeneko 28. ediziora iritsi da. Oraingoan ere partaidetza handia izango da, 300 partaide inguru bilduko baitira. Euskal Herri osoko ordezkariak hurbilduko dira igandean:

Berastegiko dantzariak eta txistulariak,  Anoetako Loatzo musika eskolako txistulariak, Zarautzeko Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak, Bianako Erentzun dantza taldea, Kanpezuko Ioar   dantza taldea, Gorlizko Lirain abesbatza, Azkaingo akordeoi joleak, Solano trikitrilariak eta, nola ez, herriko musikariak: Andoaingo Soinuak, Bastero musika eskola, txistulariak eta Urki dantza taldea. Aurtengo kartelaren egileak Juanan Lazkano eta Naiara Lasarte izan dira.

Ekainak 5, igandea
11:00 Jaialdiaren aurkezpena Goikoplazan, Katramila taldearekin. Mugaz taldearen emanaldia.
11:15 Dantza saioak kalez kale.
13:00 Goikoplazan jaialdi nagusia.
14:10 Bazkaria.
17:00 Plaza-dantzak Goikoplazan.
17:45 Merienda.
18:00 Berbena, festaren amaiera Malkogarriyak taldearekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!