Ekitaldi ugari Andoainen, asteburu osoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 4a, 02:00

Larunbat goizean Lore azoka Juanita Alkain plazan, eta eguerdian Mintzodromoa Bastero plazan. Arratsaldean Kirol Asteko trial erakustaldia eta Zumba saioa Goikoplazan. Eta bihar egun osoan zehar Haurren Euskal Jaialdia. Hogar Extremeñoren kultur astea ere ospatzen da Andoainen, eta Ondarreta ikastetxeak ere ikasturte amaierako festa ospatuko du gaur. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!