Amasa-Villabonako EH Bilduren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 4a, 02:00

Oposizioko lehen indarrak Agirreren erabakia "errespetatu" egiten duela adieraztearekin batera, udaletxe barruko egoeraz iradoki duena kritikatzen du: "Ez da bidezkoa Agirrek eta EAJko udal taldeak Villabonako udala gobernatzeko izan duen ezintasuna, langileen jarrerari leporatzea".

Eh Bilduren oharra:

Amasa-Villabonako EH Bildu:

"Lehenik eta behin, Amasa Villabonako EH Bildu koalizioak Iban Agirrek hartutako erabakia guztiz errespetatzen duela adierazi nahi du.

Era berean, EAJ alderditik eman diren azalpenetan udaleko langileei egiten zaien kritika, onartezina dela iruditzen zaigu. Ez da bidezkoa Agirrek eta EAJko udal taldeak Villabonako udala gobernatzeko izan duen ezintasuna, langileen jarrerari leporatzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!