Jon Eskudero pilotaria Ameriketan dabil

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 3a, 02:00

Estatu Batuetara joana da Jon Eskudero Gazteleku pilota eskolako andoaindarra Ameriketako Estatu Batuetara. Bakersfieldeko (Kalifornia) euskal festetan erakustaldi moduan antolatu diren eskuzko pilota partidetan parte hartzen ari da

Aitor Gorrotxategi,  Erik Jaka, Julen Urruzola eta lauak dira Ameriketan. Jaka eta Urruzola Aspeko pilotari profesionalak dira.

Argazkia, jokatu duten lehenbiziko partidua amaitu ondorengo irudia da, oso lehiatua izan dena: Jaka-Gorrotxategi 25/Eskudero-Urruzola 24.

Bakersfield Basque Festivalaren 44. edizioa ari dira ospatzen egunotan. Estatu Batuetan maiatzetik aurrera urtero egin ohi diren euskal festetatik zaharrenetakoa da Bakersfieldekoa. Euskal tradizioko ekitaldiak dira nagusi bertan, eta Euskal Herritik joandako emigranteen bilgune bihurtu ohi da. Denetik antolatu ohi da bertan: euskal dantzak, erromeriak, piknikak… Eta pilota, nolaz ez. Pilotari gazteekin  espedizioak antolatzen dira urtero. Euskal Bestak.

Maila pertsonalean oso aberasgarria gertatzen ari zaiola bidaia adierazi dio Aiurriri Eskuderok. Gogoko duen kirola hango euskaldunekin gozatzeaz gainera, euskal jatorriko amerikarrekin harremanak estutzeko eta horien bizimoduaz jabetzeko aukera eduki baitu orain arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!