Lore azoka larunbatean, Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 3a, 02:00

Andoaingo lore eta landareen bigarren azoka, larunbat honetan Juanita Alkain plazan. Goizeko 09:00etan zabalduko dituzte postuak, eguerdiko 14:00ak bitarte. Landareen kulturan sakontzea eta herriko merkataritza sustatzea azokaren helburu nagusiak dira.

Andoaingo Udalak, Behemendi eskualdeko agentziak eta Dekolore ekoizle profesionalen elkarteak lore eta landareen azokaren bigarren edizioa antolatu dute, Salkin merkatarien elkartearen laguntzarekin. Loreak, landare usaindunak, lore artisautza, barruko landareak, baratzekoak, haziak, sendabelarrak... Juanita Alkain plazan eskaintza zabala izango da hamaika postuetan zehar.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!