Mintzodromoa eta ikasturte amaierako festa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 3a, 02:00

Larunbat honetan Bastero kafeteriaren kanpoaldean Mintzodromoaren edizio berria ospatuko dute. Eguerdiko 12:15etan abiatuko den ekitaldi irekia da, Udalaren eta AEKren laguntzarekin antolatzen dena.
Ondarreta ikastetxeak egun berean ikasturte amaierako ospakizuna egingo du. Ziklo desberdinetako dantzak eta abestiak eskaintzeaz gain, irratsaio berezia egingo dute. Bazkariarekin eta festarekin osatuko dute eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!