Poxta Zahar taldekoak pozarren daude iazko parte hartzea handitu delako, bereziki gazteagoak direnen aldetik. Herri bazkariaren edota afari kulturalaren parte hartzea dira poz hori agertzeko neurgailuak, bi jardueretan ere herrikide ugari hurbildu zirelako.
Herri bazkarian iazko parte hartzea handitu zen eta aurten martxan jarritako menu beganoak harrera ona izan zuen. Dastatu zutenak oso gustura geratu ziren eskaintza berriarekin.
Ostiraleko afari kulturalean epaimahaiak hogei plater ezberdinen artean erabaki behar izan zuen. Lanak izan zituzten, baina azkenean lehen saria Italia aldera joan zen. Datorren urtean ekimen berdina ez bada ere, antzeko zerbait egitekotan dira.