Iban Agirre alkateak dimisioa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 2a, 02:00

Ezustekoa Amasa-Villabonan. Iban Agirrek dimisioa emango duela iragarri du gaur arratsaldean eta datorren ekainaren 13an utziko dio ofizialki Amasa-Villabonako alkate izateari, urtebete karguan egon ostean. 

Hemeroteka: "Gogotsu Nator", 2015eko maiatzean

Bideoa: Iban Agirreren kargu hartzearen lehen adierazpenak

Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)ren lan taldea, Ibanen ondoren:

Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)

Iban Agirre Saiz alkateak kargua utzita, hauexek dira hurrenez hurren zinegotzi kargua dutenak:

  • Ibon Ariznabarreta Urdanpileta
  • Eneko Urdangarin Eizagirre
  • Mertxe Garmendia Beriziartu
  • Maite Izagirre Irazustabarrena
  • Leandro Azkue Iribar

Alderdiak ekainaren 13rako alkatetzarako hautagaia proposatu beharko du, eta zinegotzi berria izendatu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!