Hiru Erregen mahaia
Ekainak 11, larunbata
Zortzi orduko ibilaldia da. Egun berean irten eta itzuliko dira, busez egindako bidaian. Bakoitzak bere janaria eraman behar du eta bereziki ura, bidean ez baitago iturririk. Mendia 2.500 metrora egotean, arropa egokia eramatea gomendatzen dute.
Ibon Estanes-Bisaurin
Uztailak 2-3
Asteburua Lizarako aterpean. Larunbat goizean irtengo dira, igande iluntzean itzultzeko. Asteburu pasa doazenek plan alternatiboa egin ahal izango dute. Familian edota ibilbide errazagoa egin nahi duenak Valle Sarrios eta Foraton lepora irteera antolatuko dute. Otorduak eta ostatua prezioaren barne sartzen dira (60 euro, bazkide ez direnak 70), baina mendira eraman beharreko janaria bakoitzak berea eraman beharko du. Irteera honetarako ere arropa egokia eramatea aholkatu dute.