Aburuza eta Gaztañaga sagardo onenaren sariaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 2a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren XV. edizioaren finala, larunbat honetan izango da eguerdiko 12:00tan, Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean. Aurten, Gipuzkoako hemezortzi udalerritako hogeita hemeretzi sagardotegik eman dute izena, inoizko parte-hartzerik handiena. Aburuza eta Gaztañaga finalisten artean daude.

6 finalista:

 

Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: ekoizpen prozesuan sagardogileak egin duen lanaren balioa nabarmentzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik aztertuta. Sailkapenerako dastatzeak maiatzean egin ziren Fraisoron, eta larunbateko finalerako sei sagardotegi hautatu ditu epaimahaiak:

  • Adunako Aburuza sagardotegia.
  • Hernaniko Akarregi sagardotegia.
  • Astigarragako Alorrenea sagardotegia.
  • Hernaniko Altzueta sagardotegia.
  • Andoaingo Gaztañaga sagardotegia.
  • Aiako Izeta sagardotegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!