Gaztañaga Realera itzuliko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 1a, 02:00

Andoaingo jokalariak berriki jakin du Real Sociedad taldeak beste bi urtez hitzarmena berritzeko aukera baliatuko duela. Gauzak horrela, denboraldi aurrea Anoetan egingo du Eusebioren esanetara. Jon Gaztañagak desio zuen aukera hori, Ponferradina eta Numancia 2. mailako taldeetan aritu eta gero. Denboraldiko azken jardunaldian Numanciaren elastikoa jantzi eta gero, txuriurdinez ikusiko dugu berriro. Denboraldi amaiera bikaina andoaindarrarentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!