Ingurumenaren eguna ospatzeko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 1a, 02:00

Ekainaren 5ean ospatzen da ingurumenaren eguna eta, horren harira, ekitaldi sorta polita antolatu dute Adunan:

Ibaialde erakusketa: ibai eta errekei lotutako ekosistemak gertutik ezagutzeko erakusketa hau udaletxeko udalbatza aretoan egongo da ikusgai, ekainaren 2tik 16ra, udaletxeko arreta-ordutegian (astelehenetik ostegunera, goizeko 8etatik arratsaldeko 5etara eta ostiraletan, goizeko 8etatik arratsaldeko 4etara). Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Aztertu programaren baitan kokatzen da.

 

Kontsumobideren saio parte-hartzailea  etxeko hornidurekin (gasa, argia, telefonoa, etab.) zerikusia duen saio informatzailea izateaz gain, bertaratzen diren herritarrekin parte-hartze dinamika interesgarri garatuko da. Ekainak 2, 17:00, Eskola.:

 

Kontsumobideren hitzaldia: "Etiketek hitz egiten dute" izena duen hitzaldiari esker, herritarrek gertutik ezagutuko dituzte etxeko ohiko hornidurei eta bestelako zerbitzuei buruzko informazioa duten etiketen inguruko nondik norakoak. Aprobetxa ezazue arlo honetan sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko! Ekainak 9, 11:00, Kultur Aretoa.

 

Adunan antolatutako ekintzez gain, Tolosaldean ere beste hainbat ekintza antolatu dira. Horien berri izateko, www.tolosaldeagaratzen.eus web gunean sar zaitezke (albisteen atalean).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!