Santiotan kantari ekimenean parte hartzeko entseguak hastera doaz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 31a, 02:00

Santio festetan, uztailaren 30ean, Santiotan kantari ekimena antolatu dute hainbat herritarrek. Kantuaren eta musikaren inguruan festa egun eder eta alaia izango da. Bihar, ekainak 1, egingo da lehenengo entsegua 20:00etan Aljibean. Ekainaren 15, 29 eta uztailaren 13an hurrengoak. Herritar guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu diete antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!