Aspaldiko ohiturari jarraituz, Larraulgo Udalak, hainbat hobekuntza egingo du herrian datorren igandean auzolanean. Haietako bat, Usarrabi errekaren gainean oinezkoak pasatzeko zubiaren eraikuntza, PR-116 bidea erraztuz. Egun horretan lagundu nahi dutenek, euren datuak eman beharko dituzte udaletxean ekainaren 2a baino lehen, asegurua egin diezaieten. Baldintza bakarra, 18 urte beteta izatea. Bolondresak, ekainaren 5ean goizeko 08:00etan elkartuko dira plazan, auzolanari ekiteko.