Pilotaz blai asteburua Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 31a, 02:00

Datorren larunbatean, ekainak 4, Behar Zana elkartearen 70 urteurreneko ospakizunen baitan, pilota jaialdia izango da Bearzana pilotalekuan eta igandean modalitate ezberdinen partida bereziak eta finalak jokatuko dira:

70. urteurrena beteko du asteburu honetan Behar Zana Pilota elkarteak eta Iñaki Lizasok adierazi duenez, "pilotari dagokionez partida ederrak ikusiko dira asteburuan zehar".

Larunbat goizean eta 10:30etan hasita, pilota eskolako haurren txapelketako finalak jokatuko dira.

Aurrebenjaminetan Ibai Sarasola eta Haizea Garmendiak Eñaut Oñate eta Enaitz Gaztañagaren aurka jokatuko dute.

Benjaminetan, Urko Otaegi eta Markel Zalduak Markel Meulman eta Adur Perea izango dituzte aurkari.

Alebinetan Eñaut Aranburuk eta Ioritz Pereak Oier Aranburu eta Xuban Garmendiaren aurka jokatuko dute.

Azken partidan, neskek palaz jokatuko dute eta Maddi Artolak eta Joane Ugartek Maialen Parez eta Olatz Inzaren aurka jokatuko dute.

Marrazki lehiaketa egiten ari dira eta irabazlea finalean bertan nor den jakingo da.

Jaialdia arratsaldean

Arratsaldean eta 16:30ean hasita urteroko jaialdi bikaina antolatu da. Aurtengoan, kartel oso berezia eta polita antolatu da.

Lehen partidan, lau neskek eskuz jokatuko dute binaka. Maddi Unanue Azpeitiarrak eta Naroa Agirre Zestoakoak, Andoaingo Nora Mendizabal  eta Villabonako Maddi Urdapilletaren aurka jokatuko dute.

Bigarren partida oso polita eta berezia izango da. Adimen urritasuna duten lau pilotari palaz ariko baitira. Berdin Berdinak taldekoak dira eta eskuz zein palaz jokatzen dute. Halare palaz jokatuko dute launbatean. Haietako bat herritarra izango da, urte askoan Behar Zanan jokatua gainera. Iñaki Etxabe izango da protagonista partida honetan eta Susanaren laguntzatz Denis eta Pabloren aurka jokatuko dute.

Hirugarren partidan zesta punta partida izango da.GRAVNIko txapeldun eta txapeldun ordeak ariko dira jokatzen, mutrikuarrak eta tolosarrak izango dira pilotariak. Lertxundik eta Andonegik Goixerri eta Manzisidorren aurka jokatuko dute.

Jaialdiko laugarren eta azken partidan iparraldeko joko garbi jokalari onenetakoak ariko dira. Alde batetik Echart eta Peyresaubes jokatuko dute, bestetik berriz, Pradjs eta San Sebastian. Izugarrizko maila duten lau pilotari eta aparteko ikuskizuna eskainiko dutenak.

Errebote partida desafioa igandean

Igandeko errebote partida ez da makala izango. Egun erreboteak ez du bere unerik gozoena bizi, eta horren alde borrokan darrai Behar Zana elkarteko pilota sailak. 

Horrela, eta pilotariengandik sortuta, errebote desafioa izango da goizeko 11:00tan hasita. Behar Zanako errebote jolari gazteenek beteranoen aurka jokatuko dute. Elkarrengandik horren urrun ez dauden bi belaunaldietako pilotariek jokatuko dute eta pizgarri berezia izango da urteurreneko asteburu bereziari amaiera emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!