Inbertsio estrategikoen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 30a, 02:00

Udalak aditzera eman ditu Urnietako hamaika inbertsioek jasotako boto kopurua, eta horien arabera kiroldegiaren eraberritzea eta Eteneta-San Juan igogailua izan dira bozkatuenak. Azken hau, irisgarritasunari lotuta dagoenez, buru egingo dela aurreratu daiteke. Hauteskundeak igarota, Udalak xehetasun gehiago eskainiko ditu ekainaren amaiera aldera, hiru bileren bitartez.

Emaitza:

Urnietarren %26ak parte hatu du, balekoak diren 1326 boto jasoz. Gehiengo handi batek herrian ipinitako buzoietan eman du botoa. Jasotako boto kopuruen arabera, emaitza:

1. Kiroldegia eraberritzea.

2. Eteneta-San Juan igogailua.

3. Aranzubi kaleko mugikortasuna. 

4. Estalitako igerileku berria.

5. Idiazabal kalearen antolamendua.

6. Etxebizitza sozialak.

7. Aparkalekuak.

8. Plazido Muxikaren eraberritzea.

9. Oztarango pasagunea.

10. San Juan plazaren birmoldaketa.

11. Xoxokako plazaren berregituraketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!