Hitzarmenaren berritzea, Nicaraguako emakumeen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 30a, 02:00

Andoaingo udalak eta Nicaraguako Sochilt Acalt elkarteak hitzarmena berritu dute hurrengo lau urtetarako. Mertxe Brosa Nicaraguako emakumeen elkarteko bultzatzaile andoaindarra izan da bertan.

[Argazkiak]

Ana Carrere Andoaingo alkateak eta Mertxe Brosak Nicaraguako elkartearen izenean sinatu dute hitzarmena, gaur udaletxean. Elkarte horretako Mayra Pinedo ere bertan izan da.

1984tik, elkarteak Malpaisilloko (Nicaragua) emakumeen burujabetza sustatzen ari da, nekazaritzan, hezkuntzan eta osasungintzan makina bat egitasmoa aurrera eramanez. Egun, milatik gora emakumerekin ari da lanean. Sochilt Acalt elkartearen esperientzia eredugarritzat hartzen da Amerika osoan.

1991ean Malpaisilloko herriak bertako alaba kuttunaren izendapena eman zion, eta 2012an Joxe Mari Olazabalen bidea izeneko saria jaso zuen Andoainen, bertako Caritas elkarteak emanda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!