Ingurumenaren inguruko bilera udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 30a, 02:00

Maiatzaren 24an, bilera egin zuten Villabonako Udalean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaria Nagusia, eta Arantxa Ariztimuño, Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia,Iban Aguirre alkatea, Eneko Urdangarin, Ingurumen Zinegotzia eta udal teknikariarekin elkartu ziren.

Besteak beste, Udala idazten ari den Amasamendi mendiaren Antolaketa Plana eta urtero ospatzen den Aste Berdea izan zituzten mahai gainean. Aurtengo Aste Berdea-ko programaren barruan bi ekitaldi aurrikusten dira:

  • Ekainak 3, ostirala, bigarren eskuko azoka, 17:30tatik 20:00tara izango da. Nahi duenak jar dezake postua, Udalak mahaiak eta musika aparatua jartzen ditu.
  • Ekainak 4, larunbata, Amasamendiko Planean parte hartzen ari direnekin mendi irteera egingo da, 09:00etan Komizarko parketik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!