Bukalai dantza taldean izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 30a, 02:00

Ekainaren 24ra arte eman ahal izango da izena, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan. Ikasleak adinaren araberako 5 edo 6 taldetan banatuta egongo dira eta irailean zehaztuko dituzte egunak eta ordutegiak. Ikastaroetan izena emateko garaian, 25 euro ordaindu beharko dira, aurrerapen gisa. Honako hauek izango dira ikastaroen iraupenak eta prezioak:

  •   4-5 urtekoak (2012-2011 urteetan jaiotakoak), 45 minutuko ikastaroa: 60 €
  •   6, 7, 8, 9 eta 10 urtekoak, ordubeteko ikastaroa: 80 €
  •  11 urtetik aurrera, ordu eta erdiko ikastaroa: 120 €
  •  DBH3, DBH4 eta Batxilergoa, bi orduko ikastaroa: 160 €
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!