Katramila eguna: antzerkia eta irria nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 1a, 02:00

Katramila antzerki taldearen lehen eguna ospatu zen larunbatean. Antzezpen herrikoiaren aldeko aldarrikapena bilakatu zuten eguna Katramilako familia osatzen duten eragileek, antzezlariek, horien gurasoek eta herritarrek.

[Argazkiak]

Eguerdi partean hasi zen festa, antzerkia Andoaingo kaleetan zehar zabalduz, nolaz ez. Bi emanaldi ikusi ahal izan ziren: Patata Tropikala taldea Zumea Plazan eta Ganso y Cia bakarlaria Bastero Plazan. Ia berrehun lagunez osatutako bazkaria egin zen Ondarretako ikastetxeko jolastokian, ondoren.

Arratsaldean Katramilako gaztetxoen txanda iritsi zen, Basteroko auditorioan. 7-8 urte bitarteko antzezlariek , “Sorgin aspertua”, “Edurne zuri” eta “Txibaren misterioa” eskaini zuten, Bastero betetzen zuten ikusleen irribarreak eta txaloak eraginez une askotan. Segidan, DBH bitarteko ikasle zaharragoxeak igo ziren taulara, lau talde hain zuzen ere. Bizi-trena antzezlana eskaini zuten, bata bestearen segidan. Benetan bixitasunez eta graziaz aritu ziren Kristina Ropero eta Iker Etxarrik zuzentzen dituzten gazteak.

Antzezpena maite duten zenbait herritarrek eratu zuten Katramila orain bost urte, eta hazten joan da urtez urte, antzerkirako zaletasuna herrian sustatzen. Hamaika talde eta ehunetik gora antzezlari ditu taldeak egun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!