Gazte festetan lehen martxa egokitua egin dute, Zanpatuz eta Korrikalaris a tope elkarteekin batera antolatu dutena. Astearte goizean aurkezpen ekitaldia egin zuten Lekaion eta adierazi zutenez, hirurehundik gora partaide espero dituzte.
Larunbatean, arratsaldeko 16:00tan Etxeberri plazatik abiatuko da eta bost kilometrotan zehar herrigune ondoko mendialdean ibiliko dira. Izen-ematea arratsaldean bertan egin ahal izango da, plazan bertan. Ekimen solidarioa behar bereziak dituzten haurren aldeko ekimenak finantzatzeko erabiliko da. Pausokako kideek Udalaren eta Caixaren laguntza eskertu zuten. “Ibilbide erraza da, baina mendia zapaldu nahi dugu. Familia normalek egiten duten hori egin nahi dugu eta horretarako Zanpatuz eta Korrikalaris a tope elkarteen laguntza eskertu nahi dugu, edozein oztoporen aurrean laguntza eskainiko baitigute”.
Ibilbidea: Plaza Etxeberri, Presentacion de Maria, trenbide gaineko zubia, Iturbe, Kanposantuko aldapa, Hernaniko institutua, Moko, Vegasa, Idiazabal.
Ibilbidea amaituta merienda eskainiko diete parte hartzaile guztiei. Eta, jarraian, Gazte festetako gainerako hitzorduetan murgiltzeko aukera izango da.