Oskarbi taldea bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 26a, 02:00

Andoaingo Oskarbi Gimnasia Erritmiko taldeko neskek emaitza bikainak lortu dituzte maiatzaren 14an Ibarran jokatutako Gipuzkoako txapelketako finaletan eta joan zen igandean, Ordizian jokatutako Udaberriko torneoan. Ibarran lehen postua lortu zuten taldeka, senior kategorian. 

Banaka, uztai eta mazoetan Maialen Arano irabazle izan zen eta Marta Virgala hirugarren. Ordizian, Oskarbiko Oskarbiko neskak hiru aldiz igo ziren podiumera, kadete zein alebin kategoriatan lehen postuak lortu baitzituzten, eta hirugarren postua infantiletan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!