Giza-katean parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 25a, 02:00

Larunbatean Donostian Onkologikoa eta Diputazioa lotu nahi dituzte. Andoaindik parte hartzeko deia egin dute:

Zubietan egitekoa den erraustegia hiru kilometroko eremuan dagoenez, Andoainen kezkaz bizi duten herritar talde bat dago. Sentsibilizazio lana egiten hasi eta Ipar Haizea plataforma sortu zuten. Asteak dira larunbat honetako giza-kate erraldoia iragarri zutenetik, zeinak erraustegiaren aurka Onkologikoa eta Foru Aldundiaren egoitza nagusia lotu nahi dituen. Andoaindarren artean, aurreko astean Nafarroa plazan “Osasunaren aldeko eta errausketaren aurkako giza katea” aurkeztu zuten.

Andoaindarrei deia
Astearen hasieran 180 herritar ziren giza-katean izena emanda zeudenak. Parte hartzaile guztiei honako oharra zabaldu nahi diete: “Andoaindik goazenok bosgarren gunean izango dugu kokalekua. Amaran kokatzen da, Madrid etorbidea amaitzen den tokian, Easo Politeknikoaren aurrean eta Astoria zinema dagoen punturaino”. Hitzordua 11:30tan ipini dute eta giza-katea korrikalari talde bat igarotzen denean amaituko da. “Korrikalariak igarotzean giza-kateko partaideei Gipuzkoa plazako ekitaldira joateko deia egin nahi diegu”.
Giza-katean izena emateko aukera larunbat eguerdira arte egongo da Ernaitza, Keinu eta Li arropadendan. Internet bidez, erraustuez.org webgunean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!