Gazte festen egitarau osoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 25a, 02:00

Gazte Festak ostiralean hasi eta igandera bitarte luzatuko dira. Tartean, hamaika hitzordu: Urnieta Dantzan, Afari kulturala, Pausoka martxa egokitua, kontzertuak, erromeria...

Egitarau osoa:

Maiatzak 27, ostirala

  • 17:00 Gazteentzako jolas parkea eta txokolatada Plazido Muxika plazan.
  • 17:15 Jokoak plazatik, Poxta Zaharrek antolatuta.
  • 18:00 Muxugoxoren aurkezpena.
  • 19:00 Bertso-saio musikatua “Emaidazu muxu goxo bat”: Xamoa, Alaia Martin, Egoitz Zelaia eta Maialen Akizu. Gaijartzaile: Haritz Casabal.
  • 19:00-20:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik.
  • 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa. Ondoren, Egaperen emanaldia.
  • 20:15-21:00 Bosko Anitz txarangaren kalejira plazatik abiatuta.
  • 20:15-21:00 Afari kulturala Egapen.
  • 23:00-03:00 Autobus Magikoa eta DJ Bull Zubitxo plazan.

Maiatzak 28, larunbata

  • 9:30-10:00 Argazki Digital Rallyaren izen ematea Lekaion.
  • 10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 10:00 Haurrentzako dardo txapelketa Dardoka elkartean.
  • 10:00-13:00 Puzgarriak eta jokoak txikienentzat Egapen.
  • 11:00 “X Urnietan Dantzan” Egape dantza taldeak antolatuta
  • 12:00 Dantzari txikien saio berezia plazan.
  • 13:00 Emanaldi berezia X.urteurrena ospatzeko, dantzari guztien parte hartzearekin, Plazido Muxika plazan.
  • 12:00 Happy Flower poteoa lorez apainduta plaztik aterata.
  • 14:00-16:30 Herri bazkaria Idiazabal kalean.
  • 17:00 -19:00 Eletrotxufa txaranga.
  • 16:30 Helduen dardo txapelketa Dardokan.
  • 17:00-20:00 Artisautza merkatua eta haurrentzako tailerrak Zubitxo plazan.
  • 17:30-18:30 “Ongi etorri fin del mundo” kale antzezkizuna Zubitxo plazan.
  • 16:00 Pausoka Martxa Egokitua. Izen emateak eta irteera Etxeberri Plazatik 17:00etan.
  • 18:15 Helmuga Idiazabal kalean. Jarraian sari banaketa, musika eta merienda Porrotxekin.
  • 18:30 Kaledantza ekimena & Vilafrankako Falcons taldea.
  • 23:00-03:00 Zubitxo plazan kontzertua: Kalera, Txorroskilo, Eskaleak eta Kezka.

Maiatzak 29, igandea

  • 10:00 Diana Urnietako Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 12:00 Txanbolinek eskainitako kontzertu-dantza emanaldia.
  • 12:30 Gazte dantza-soka herrikoia San Juan Plazan.
  • 17:30 Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 18:30 Sarobeko Gazte funky taldeen erakustaldia.
  • 19:00 Haitzama taldearen erromeria.
  • 21:00 Jaiei amaiera emateko txupinazoa eta azken traka.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!