Gu ere bertsotan ikastetxeen ekimena, umorez blai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 25a, 02:00

Ondarreta, La Salle-Berrozpe eta Aita Larramendi ikastolako 10-12 urte bitarteko ikasleak kantari aritu ziren atzo Basteron. Bertso isuri polita erakutsi zuten eta ikusleen irribarrea eragin zuten maiz.

[Argazkiak]

Telebistako iragarki eta pertsonai ospetsuak, rap kantariak, harrijasotzaileak, bertsolari zaharrak...makina bat pertsona eta egoera antzeztu zituzten ikasleek, eta baita bertso ale ederrak bota aldi berean. Ez dute meritu kaskarra guztiek ere, ausadia behar baita oholtzara igo eta 500 ikusleen aurrean bertso kantari jartzeko, Unai Muñoa aurkezleak aitortu zuen bezala.
Bi saioetan banatu zen ekitaldia; LH4ko ikasleak jardun zuten lehenbizi, eta LH5 eta LH6koak ondoren. 
"Gu ere bertsotan" izeneko ekimenaren baitan antolatu zen ekitaldia Basteron. Unai Muñoa bertsolariak gidatzen du ekimena ikasteetxeetan, bertako irakasleen laguntzarekin eta Andoaingo Udalaren babesarekin.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!