Zubimusuren urteurreneko ospakizunen amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 24a, 02:00

Ostegun honetan, Zubimusu Ikastolaren 50. urteurrenari amaiera emateko ekitaldi instituzionala egingo da eta bertan 25 urtetik gora daramatzaten irakasleei omenaldia egingo zaie. Gonbidapena erantsita doakizue eta bertan duzue ekitaldiaren egitaraua.  Ikastolen Elkarteko ordezkariek eta Zizurkilgo eta Villabonako alkateek hartuko dute parte. Ostegun honetan, 18:30ean, Gurea zinean izango da ekitaldia. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!