Konfiantzaren pedagogiaren inguruko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 24a, 02:00

Autoestimua landu eta haurren gaitasun guztiak garatzeko diseinaturiko eredua ezarriko dute Zubimusu ikastolan. Hilaren 25ean hitzaldia emango da gurasoei eta interesa duen orori,  Konfiantzaren Pedagogiak zertan datzan azaltzeko. Hitzordua Zizurkilgo Atxulondo kultur-etxean izango da, arratsaldeko 18:00etan Hizlaria Arrasateko Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarreta izango da.

Zubimusu Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia deritzan eredu pedagogikoa ezarriko du datorren ikasturtean Haur Hezkuntzan eta lehenengo urratsak Zizurkilgo zentroan emango ditu.

Arrasateko Arizmendi Ikastolako Iñaki Etxezarreta zuzendaria izango da metodologiak zertan datzan azalduko duena. Izan ere, Arizmendik urteak daramatza lanean eraldaketa pedagogiko honetan lanean.

Eredu honek, erdi-erdian haurra kokatzen du, pertsona ikaslea baino lehen, hain zuzen. Umetatik autoestimua eta haurraren gaitasunak garatzeko diseinaturiko metodologia da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!