Amasa-Villabonako EHBilduk webgunea aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 24a, 02:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk webgune berria jarri du martxan,  (http://ehbilduamasavillabona.eus) euren ekimenen berri herritarrei zabaltzeko asmotan. Horrez gain, parte hartzeko tresna berria ere jarri dute herritarren esku. Horretarako, webguneko eztabaidagunea atala erabil daiteke, edota telefono mugikorrera "EH bildu Villabona" aplikazioa jaitsiz:

 Amasa-Villabonako EH Bildu koalizioaren webgune berria: http://ehbilduamasavillabona.eus

 

 

Webgune berri honen bidez, Amasa Villabonako EH Bilduk garatzen duen lanaren informazioa eskuragarri egongo da. Amasa Villabonako Udaleko, herriko eta Euskal Herriko albiste ezberdinak, iritzi artikuluak, dokumentu interesgarriak (adibidez udaleko bilkuretako aktak), bideoak, argazkiak, agenda eta beste hainbat atalek osatzen dute webgunea.

- Herritarrek parte hartzeko tresna berria; Eztabaida-gunea eta telefono mugikorrerako aplikazioa.

Herritarrek beren ekarpena modu eroso batean egiteko aukera izan dezaten tresna sortu berri dute. Modu horretan Amasa Villabonako herritarrei beren iritziak bideratzeko eta bozka bidez erabakiak hartzeko ahalmena eskainiko zaie.

Parte hartzeko gune honetara sartu ahal izateko bi modu ezberdin eskaintzen dira:

  • Webguneko "Eztabaidagunea" atalaren bidez.
  • Telefono mugikorrean "EH Bildu Villabona" aplikazioa jaitsiz.   

Android motako edozein telefono mugikorretan dagoen Play Store gunean, "EH Bildu Villabona" aplikazioa oso erraz topatu eta deskarga daiteke (ez du ia memoria espaziorik okupatzen). Bertan izena eman edo erregistratu ondoren, edonork parte har dezake aplikazio honetako eztabaida-gunean, foroan edota martxan jarriko diren inkesta edo bozketatan. Herritarrentzat interesa duten gaiak bertan jorratuko dituzet bertan eta hartu beharreko erabaki garrantzitsuenak gune honetan izena eman dutenen artean bozka zuzen bidez hartzeko konpromisoa hartzen du. Bozketa guztiak sekretuzkoak izango dira, ezinezkoa da jakitea erabiltzaile bakoitzak zein zentzutan bozkatu duen.

Aplikazio honek pertsona guztien pribatutasuna errespetatuko du beti eta ez dira inoren datu pertsonalak baimenik gabe erabiliko. 

Parte hartzeko tresna hau deskargatzen laguntzeko eta aplikazioaren erabilera azaltzeko, bideo tutorial bat ere argitaratu da: https://www.youtube.com/watch?v=tqiOrYbe7qQ

Bideo hau eskuragarri duzue webgunean ere.

EH Bildutik, tresna berri hauek begiztatu eta erabiltzeko gonbidapena egin die amasar eta billabonatar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!