Euskararen erabilera sustatzeko ekimen ezberdinak ari dira antolatzen Adunan azken hilabeteotan. Igande eguerdian, euskararen aldeko lipdub-a grabatu zuten herritarrek. Adunako hainbat elkarte eta taldetako kideak bertaratu ziren, baita norbanakoak ere. Festa giro ederren pasa zuten goiza. Hamaiketakoa egin ondoren, umore onean aritu ziren grabaketa lanetan.