Andoain finaletik pauso batera, Gipuzkoako palan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 23a, 02:00

Andoaingo mutilek bi partidak irabazi zituzten Olaberriaren aurka, joaneko neurketan. Beraz, nahikoa dute partidetako bat irabaztea itzulerakoan. Itzulerakoa, asteburu honetan da Olaberrian.

[Argazkiak]

Larruzko palan, Ibon Altunak eta Manex Letek osatutako bikoteak 35-25 garaitu zuen Arantzegi-Olaran bikotea. Pala motzean, berriz, Ibai Iradik eta Aritz Rekaldek 40-32 irabazi zuten Arrieta eta Garridorekin aurka. Bigarrengo partidua izan zen lehiatuena; nahiko parekatua gertatu zen azken aldera arte, Iradi aurrelariak berezkoa duen teknika eta indarra erakutsi, eta partidua bertakoen alde hautsi zuen arte.  

Andoaingo taldeak lehendik ere badaki zer den Gipuzkoako herriarteko txapelketako finalera iristea, baita irabaztea ere, eta faboritotzat jotzen dira kanporaketan. Nolanahi ere, Arrateko frontoiaren aldean, neurri txikiagoak ditu Olaberriakoak, eta hartara egokitzeko lanak izango dituzte. Zailtasun hori gaindituz gero, gauzak erraztuko zaizkie andoaindarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!