Astigarraga, aurkari zaila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko maiatzaren 21a

Herriarteko final zortziretan Andoni Alvarezen mutilek ezin izan zuten Astigarraga garaitu. Kadete, jubenil eta nagusien mailatan galdu egin zuten, hurrenez hurren emaitza hauekin: 13-22,7-22,15-22. Datorren astean Astigarragako pilotalekuan aurkariari aurrea hartzen saiatuko dira.

Palan, bestade, gaur Andoain herriak Olaberriaren aurka jokatuko du Arraten arratsaldeko 17:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!