Zanpatuz txiki eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 21a, 02:00

Txikienekin mendira joateko aukera baliatu zuten Urnietan, aurreko asteburuan. Berrogeita hamar lagunetik gora agertu ziren Besabin ipinitako hitzordura. Handienak Ondditik barrena ibili ziren eta txikienekin “Altxorraren bila” jolasa baliatuz Mulliskoraino iritsi ziren.


Handik Xoxokako aterpetxera jaitsi ziren hamaiketako goxoa hartzera. Zanpatuz elkarteak bigarren urtez jarraian txikienentzat irteera antolatu du. Gerora ere asmo berari eutsi nahi diote, irteera agertu ziren guztiak oso gustura izan zirela adierazi baitzuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!