Etiopiara bolondres lana egitera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urnietako Misio Batzordeak, Udalarekin batera, herritar bat Etiopiara bolondres modura joateko deialdia egin du. Hiru hilabete inguruko egonaldia izango da eta hautaturiko pertsonari epe horretan oinarrizko beharrak ordainduko zaizkio: hala nola, janaria eta lotarako lekua. 

Jose Ramon Jauregik ondotxo azaldu du hautagaiak zein baldintza bete behar dituen: “Lanerako gogoa eta ingelesa jakitea. Edozein ofizio jakiteak balio du: igeltsero, irakasle… Hori bai, ingelesa jakitea ezinbestekoa da. Han ingelesez komunikatzen dira eta bestela ezinezkoa da”.
Aurten Urnietan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek izango dute izen-emateko aukera. Dena den, gazteek lehentasuna izaten jarraituko dute. Izen-emateko epea irekita dago jada. Interesa duen orok kurrikuluma Gaztegunera bidali behar du. Behin eskaera guztiak jasota, elkarrizketak egingo dituzte eta uztailaren amaieran hautaturiko pertsona nor den jakinaraziko dute.

Info:
gazteinformazioa@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!