Ontzaren 75. urteurreneko ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 20a, 02:00

Ontza elkarteko kideentzat igandekoa egun handia izango da, sorreraren 75. urteurrena ospatuko baitute. Ez dira bazkideen arteko bilkura soilera mugatuko, eta efemeridea herriko gizarte, kultur eta politika mailako eragile gehiagorekin ospatu nahi dute.

Egitaraua:

1941ean Ogiola Berri etxea eraiki eta gero, lagun koadrila etxabean elkartzen zela eta, han bertan elkartea sortzea erabaki zuten. Zabaldu duten informazioaren arabera, Andoaingo lehen elkartea da.

Maiatzak 22, igandea
12:00 Meza Berrozpen.
12:45 Banderaren altxaera eta luntxa.
13:45 Argazki ofiziala. Ondoren, bazkideen arteko bazkaria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!