Martin Lizeaga Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 20a, 02:00

Aurreko larunbatean Idiazabalen Gipuzkoako 36 bolari onenak bildu ziren eta txapela Martin Lizeaga Baldak lortu zuen. Denboraldi osoan zehar aritu direnen arteko lehiaketan, beraz, urnietarra garaile. Zorionak! 75 ute beteta sasoiko dago Lizeaga. Zortzi tiradatako bi txandatan, tirada bakoitzean sei bolo botaz lehenengo postua lortu zuen. Zeferino Agirre segurarrarekin berdindu ostean, desenpatea egin behar izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!