Herriarteko partidak Arraten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 20a, 02:00

Eskuz eta palaz, Andoain herria lehia bizian izango da asteburu honetan:

Andoain-Astigarraga eskuz
Maiatzak 20, ostirala. 20:30.
Andoain-Olaberria palaz
Maiatzak 21, larunbata. 17:00.

ANDOAIN 3-0 ERRENTERIA 
Andoain 22-21 Errenteria Kad.
Gomez-Artola.
Andoain 22-14 Errenteria Jub.
Iraola-Usandizaga.
Andoain 22-6 Errenteria Nagusiak
Eskudero-Etxeberria.

Herriartekoa, joanekoa
ERRENTERIA 0-3 ANDOAIN
Errenteria 8-22 Andoain Kadeteak
Iruretagoiena-Artola.
Errenteria 8-22 Andoain Jubenilak
Iraola-Usandizaga.
Errenteria 5-22 Andoain Nagusiak
Eskudero-Etxeberria.

ITURZAETA MEMORIALA
2. jardunaldia:
Iradi - Labiano    30
Arozena - Mariñelarena    40
Ibarguren - Andonegi    40
Milhet - Andueza    26

 

 

Zailtasun askorik gabe gainditu zuen Andoain taldeak Errenteria, eskuzkoan. Errenterian ere hiru partidak irabaztetik zetozen Andoaingo pilotariak, eta errepikatu egin zirne emaitzak, etxekoen alde. Urtzi Artola eta Eneko Gomez, Asier Iraola, Imanol Usandizaga, Yon Eskudero eta Unai Etxeberria pilotariek jokatu zuten Andoaingo elastikoarekin. Ikusle mordoska bildu zen Arraten larunbat arratsean, baina gehiago espero dira hurrengo kanporaketarako; Astigarragaren kontra izango da, hain zuzen. 
Kanporaketa lehiatuagoa izango da, Astigarragak talde sendoa osatzen baitu. Ostiralean da hitzordua, 20:30etik aurrera.
Bestalde, palako mutilek ere aurrera egin dute, Donostia gainditu eta gero. Olaberriako palistak izango dituzte aurkari. Hauei ere etxean egokitu zaie joaneko neurketa: larunbatean, 17:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!