Erraustegiaren ondorioei buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 19a, 02:00

“Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak” aztergai izango ditu GuraSOS ekimen berriak, larunbat honetan. Hitzaldiak, mahai-inguruak izango dira arratsaldetik iluntzera. Egitaraua:

Maiatzak 21, larunbata

  • 16:25 Ate irekiera.
  • 16:30-17:30 Erraustegien eraginen gainean argitaratu den informazio zientifikoaren azterketa. Hizlaria Fernando Palacios CSIC Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko zientzialari titularra.
  • 17:30-18:00 Osasun publikoan erraustegiak dituen eraginak. GEIS Erraustegia eta Osasuna Taldeko txostenaren eta ekimenen azalpena.
  • 18:00-18:15 Atsedenaldia.
  • 18:15-19:00 Ikerketa eta osasun arloko profesionalen foroa.
  • 18:15-19:00 Hezkuntzako profesionalen foroa. Hezkuntza komunitateko eta sindikatuetako partaideak.
  • 18:15-19:00 Gizarte foroa: Javier Navascués jauna Rivas Aire Limpio (Madrid) plataformako burua eta Clara Perales Valdemingomezko erraustegiagatik minbizia dutenen kideetako bat, erraustegiaren arduradunen aurka salkatea jarri duenetakoa.
  • 19:15-19:30 Agurra.

Gune ludikoa haur eta gaztetxoentzat
16:00- 20:00 Gune ludikoa haur eta gaztetxoentzat. Kanpoaldean saskibaloi, futbol eta brilet jolastokiak, herri kirolak, musika, eta abar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!