Maria Altuna artistaren tailerra, ekainaren 3an eta 4an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 19a, 02:00

Artista liburu bat egiten ikasteko tailerra Plazida Otaño Aiztondoko liiburutegiko erakusketa-gunean.  Ekainaren 3an 17:30etik 19:00etara eta ekainaren 4an 10:00etatik 13:00etara.

         Ekainaren 3an material birziklatuekin enkuadernazio artistiko desberdinak landuko dira.

         Ekainaren 4an koadernoetan interbentzio plastikoak egingo dira Maria Altuna bidelagun izanik.

Binaka elkartuta egingo dira lanketak eta 12 urte baino gutxiago dituztenek heldu batekin etorri beharko dute. Doakoa izango da.  Izen-ematea: Zizurkilgo Udal Bulegoetan ekainaren 1a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!