Haurrentzako biatloia eta nigeriar festa, larunbatean Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 19a, 02:00

Goizeko 11:00etan egingo dute biatloia, Zizurkil Goian. Haur bakoitzak eraman beharko ditu bizikleta eta kaskoa. Amaieran, sariak eta hamaiketakoa izango dira parte hartzaileentzat. Arratsaldean berriz, nigeriar festa egingo dute, 18:00etan hasita, Joxe Arregi plazan. Bukalai dantza taldeko gaztetxoek ere parte hartuko dute kultur-elkartruke izango den festa koloretsuan. Dantza eta kantuez gain, Nigeriako jakiak dastatzeko aukera ere eskainiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!