Urkiolara irteera, Elizpe jubilatu elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 18a, 02:00

Zizurkilgo Elizpe jubilatu Elkarteak irteera antolatu du ekainaren 13rako, Urkiolako San Antoniora. Hamaiketakoa eskainiko dute, elkartearen kontura, eta, ondoren, bazkaltzera joango dira Arrieta jatetxera. Bazkalostean, musika izango dute, bildutakoak girotzeko. Izena emateko aukera egongo da Elizpe jubilatu elkartean bertan, maiatzaren 23tik ekainaren 8ra bitartean. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek berriz 35 euro.

Horrez gain, zuzendaritza batzordeak gogorarazten du oraindik bazkide batzuek urteko kuota ordaindu gabe dutela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!