Aiurriren 473. alea, bihartik aurrera buzoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 18a, 02:00

Aiurriko harpidedunek etxeko buzoian jasoko dute Aiurri hamaboskariaren 473 alea. Bihar eguerdian hasi, eta ostirala bitartean egingo dituzte banaketa lanak. Rikardo Arregi kazetari andoaindarrak 1966an Usurbilen eskainitako hitzaldiak hartu du azaleko irudia. Hitzaldia hitzez hitz irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain, beste hainbat artikulu eta erreportai ere biltzen ditu hamaboskariak. Esaterako, adunarrek euskararen alde grabatzekoa duten lip dub-aren nondik norakoak, Asteasuko Leire Olano gazte ekintzailearen proiektuak, ipar martxaren inguruko azalpenak, etab,
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!