Afrikako begiradak erakusketa, zabalik Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 16a, 02:00

Etiopia-Utopia elkarteak antolatuta, argazki erakusketa berezia zabaldu dute Gureako erakusketa aretoan. Nuria Faig argazkilariak Etiopiako tribu ezberdinei egindako argazki sorta dago ikusgai. Etiopia-Utopia elkarteak martxan duen 'Kainaberak' ekimenerako dirua biltzea da erakusketa honen helburu nagusia. Ur eskasia da herrialdeko arazo nagusienetakoa, eta 'kainaberak' ekimenak, arazo horri irtenbidea eman nahi dio. Josu Jauregi billabonatarra da ekimenaren bultzatzaileetakoa. 

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!