Ontza elkartearen 75. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 16a, 02:00

Ontza elkarteko kideentzat igandekoa egun handia izango da, sorreraren 75. urteurrena ospatuko baitute. Ez dira bazkideen arteko bilkura soilera mugatuko, eta efemeridea herriko gizarte, kultur eta politika mailako eragile gehiagorekin ospatu nahi dute.

1941ean Ogiola Berri etxea eraiki eta gero, lagun koadrile etxabean elkartzen zela eta, han bertan elkartea sortzea erabaki zuten. Eskuorrian zabaldu duten informazioaren arabera, Andoaingo lehen elkartea da.

Ospakizunak
Maiatzak 22, igandea

12:00 Meza Berrozpen.
12:45 Banderaren altxaera eta luntxa herriko eragileekin batera.
13:45 Bazkideen argazki ofiziala.
Ondoren, bazkideen arteko bazkaria egingo dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!