Dantzari txiki egun polita Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 16a, 02:00

Larunbatean ospatu zuten lehendabiziko Dantzari Txiki eguna Zizurkilen. Eguraldi kaskarraren eraginez, Intxaur pilotalekuan egin zuten topaketa. Zizurkilgo Bukalai taldeko dantzariak, Villabonako Oinargi taldekoak, Ibarrako Alur dantza taldekoak nahiz Altxoko dantzariak elkartu ziren festan. Giro ederra sortu zen pilotalekuan arratsaldeko saioan. Jaiak jarraipena izan zuen gauean. Bukalai taldeko dantzari helduenen saioaren ondoren, Alur dantza taldekoen "Bi punturen artean" ikuskizunak bertaratutakoen txalo zaparrada jaso zuen.

Arratsaldeko argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!