Bolondres lana Etiopian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 15a, 02:00

Urnietako Misio Batzordeak aurtengoan ere urnietar gazte bati Etiopiara bolondres lanak egitera joateko aukera eskainiko dio. Hiru hilabete inguruko egonaldia izango da eta epe horretan doanari oinarrizko beharrak asetzeko ordainduko zaio, hala nola, janaria eta lotarako lekua.

 

Egokiena irailetik azarora bitarteko datatan abiatzea litzateke. Ez dira baldintza asko bete behar, baina ingelesa menperatzea ezinbestekoa da.
Izen-ematea:
gazteinformazioa@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!