Kirol Asteak aurrera darrai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 13a, 02:00

Pasa den astelehenean ekin zioten Larraulen Kirol Asteari eta asteburu honetan ere, izango dute zertaz gozaturik. Jarraian, egitaraua:
 

Maiatzak 13, ostirala

19:00 Toka, soka-tira, boloak,…

22:00 Mus txapelketa Herriko Ostatuan (Sariak: 1. Jasotako diruaren %50, 2. %30, 3. %20 eta 4. Bi Ardo botila)

 

Maiatzak 14, larunbata

11:00 Duatloia umeentzat.

12:00 Bote luzeko erakustaldia. Ondoren, parte hartzeko aukera egongo da.

18:00 Harri jasotzaileak VS Halterofiliakoen erakustaldia. (Goretti Amonarriz, Xabi Amonarriz, Ion Ander Iriarte, Iraitz Telleria, Urtzi Telleria, Ekaitz Kortajarena).

 

Maiatzak 15, igandea

06:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi luzearen hasiera, Asteasutik.

08:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi motzaren hasiera, Asteasutik. 

11:00 Euskal Olinpiada irekiak (Aduna, Alkiza eta Larraul).

12:00-17:00 Erniopeko ibilaldia Larrauletik pasako da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!