Dantzari txiki eguna, bihar, Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 13a, 02:00

Eguraldi txarra iragarri dutenez, Intxaur pilotalekuan egingo dute dantzari txiki eguna.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia. Zizurkilgo Bukalai dantza taldeko kideez gain, Oinarri dantza taldekoek, Altzoko dantzariek eta Alurr dantza taldeko kideek bina dantzako emanaldia eskainiko dute. Ondoren, talde guztietako dantzariak elkartu, eta Arin Arin, fandango eta kalejira dantzatuko dute.

Gaueko 22:00etan, Bukalai dantza taldeko kide helduenen txanda izango da. Beraien ardura izango da emanaldiari hasiera ematea, eta, giroa berotu ostean, Alurr dantza taldeko kideek 'Bi punturen artean' izeneko ikuskizuna eskainiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!